viernes, 28 de junio de 2013


Ekainaren 26an Patxi,Jon,Ellen eta ni(miren) Bilbon egon ginen;Caritasek zuzendutako Tximeleta proiektua ikusteko.

Ia-ia egunero 80 ume baino gehiago joaten dira San Anton elizara.Bertan umeek eta gazteek  bostetatik zazpiak eta erdietara arte igarotzen dute arratsaldea;azkaltzen,etxeko lanak egiten,eskolan landutako gaiak errepasatzen eta berrikusten, baita jolasten ere.
Oso ingurune atsegina da.Gela guztiak primeran egokituta daude eta bikain apainduta.
Baina,Tximeletara joaten diren umeei ez diete eskolako gaietan soilik laguntzen;beste gauza batzuk irakasten diete ere,adibidez:garbiketa,laguntza,beste batzuekin gauzak banatzen, errespetua eta jarrera egokia izatea.

Koordinatzailea(Mariluz)oso ondo jaso gintuen Tximeletako arauak eta funtzionamendua azalduz.
Poz handiz joso zuten eramandako margoak,arkatzak,rotulkiak,erregelak,motxilak,artaziak...etab.
Gustatuko litzaidake hurrengo ikasturtean klase guztia txango batean berriz ere hara joatea,bakoitzak bere begiekin eguneroko han bere laguntza eskaintzen dituzten pertsonak ikusteko eta ezagutzeko.
                                                                                   


 
 


No hay comentarios: