Borjak herri bateko politikarien eginkizuna azaldu zigun: "jendearen ordezkaria izatea polita da, baita zaila ere, zeren lehentasunak era orekatuan kudeatzea batere erraza ez baita". Horretarako -modu guztiz ulergarria eta hurbila erabiliz- udalaren antolamendua, erronkak, lan egiteko era eta funtzionamendua, pasadizoak, zailtasunak... kontatu zizkigun. Esandakoen artean garrantzitsuena iruditu zitzaidana: "poltikarieen eginkizunean kaleko lana ezinbestekoa da auzokideen beharrak, kexak eta proposamenak ezagutzeko eta bideratzeko". Hori praktikan jartzeko, amaieran gure eskaerak edo kezkak proposatzeko aukera eman zigun; noski, isilean ez ginen geratu: kanpoko igerilekua, bi asteburuko jaiak mantentzea...
Gure blogetik eskerrak eman nahi dizkiogu Borjari bere denboragatik eta lanagatik; benetan oso interesgarria izan da esperientzia eta bisita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario