viernes, 28 de diciembre de 2012

Aste zuria, elurretan!!!

Otsailean, ELURRETARA!!! 
Beste ikastetxe askok egiten duten bezala, aurten gurean ere "aste zuria" izango dugu. Proposamen hau aspaldikoa zen, eta azkenean Briñasera joango ez garenez, ikasketa buruek baimena eman dute. Oraindik oso datu gutxi ditugu: otsailaren hiru edo lau egunetan izango dela, DBH-ko 2.ekoentzat antolatua, aterpe batean egongo garela, elurra izanez gero, noski!!! Ez duzue ezer erosi behar, beharko duguna (eskiatzeko arropa eta materiala) alokatuko baitugu dirulaguntzarekin.
Laster xehetasun gehiago emango dizkizuegu.

No hay comentarios: