Azken tutoretza saioan, zuetariko batek (Patriziak, hain zuzen ere) "Beldur barik"lehiaketan parte hartzeko proposamena egin zuen. Epea datorren urriaren 31n amaituko da. Beraz, hona hemen web-orria xehetasunak aztertzeko eta kuxkuxeatzeko:
- Lehiaketaren oinarriak ezagutzeko klikatu hemen.
- Aurreko deialdietan aurkeztutako lanak ikusteko klikatu hemen.
- Aurtengo deialdian aurkeztutuak ikusteko klikatu hemen.
Aste honetako tutoretza saioan honetaz mintzatuko gara; hala ere, norbaitek edo taldetxo batek parte hartu nahi badu, ahalik eta arinen esan (beharko zenuketen laguntza bilatzeko).