viernes, 28 de septiembre de 2012

Liburutegia

Datorren astelehenean, urriaren 1ean, ikastetxeko liburutegia irekiko dugu. Aprobetxatu ondo zerbitzu hau, zure ikasketetan aurreratzeko.


jueves, 27 de septiembre de 2012

Badoa taldeko bloga



Aste honetako tutoretza saioan bakoitzaren gmail-eko kontua konprobatu edo sortu dugu. Behin eginda patxicfs@gmail.com helbidera igorri dugu. Mesedez, bidali ez didatenok -ahal duzuenean- bidal iezadazue. ESKERRIK ASKO!

Gogoratu, gmail-eko kontua izan behar da!!!




Beste alde batetik, pentsatu dugu zer motatako edukiak jarri blogean; horretarako egindako beste blogei begiratu diegu (adibidez, Jorgek iaz egindakoari). Datorren tutoretza saioan bururatutako ideiei buruz hitz egingo dugu (ez ahaztu!)
 

Nahi duten taldeko irakasleek parte hartuko dute blogean. Gainera, adostatu dugu -momentuz- klaseko ordezkariek baino ez dutela sarrerak sartzeko baimena, eta beti talderako eduki  baliogarriak edo interesgarriak idatziko dituztela. Baina atal/ideia berri bat sortuz gero, klaseko beste batek ardura hori har lezakeela.



miércoles, 26 de septiembre de 2012

Baita Rosari ere!

 

Rosak (musika irakasleak) parte hartuko du gure blogean. ONGI ETORRIA baita zuri ere, eta ESKERRIK ASKO!!!

Ongi etorri, Laura





Ongi etorria ematen diogu Laurari (matematika iraksaleari)gure blogera. Aldez aurretik eskerrak ematen dizkiogu bere ekarpenengatik.

miércoles, 19 de septiembre de 2012

Klaseko ordezkariak



Klasekook bozketa egin dugu, eta gure ikasurte honetako ordezkariak aukeratu ditugu.



Aukeratuak izan dira:

 

15 botorekin: Patricia Rios (ordezkaria)

               14 botorekin: Alejandro Pérez (ordezkariordea)

 


 
Ziur gaude gauzak 
oso ondo  egingo dituzuela,  
eta beti guztion onerako, 
noski!


lunes, 17 de septiembre de 2012

Taldeko bloga

Gurasoek sinatzeko baimena daramazue etxera. Ez ahaztu lehenbailehen ekartzea.

Bihar arte!

viernes, 14 de septiembre de 2012

Reunión familias y becas


Agradezco la presencia a las familias que vinisteis a la reunión y las aportaciones realizadas. A las que no pudieron asistir (la mayoría avisó) las llamaré telefónicamente;  la  documentación entregada en la reunión la mando, en sobres cerrados, a través de vuestro/a hijo/a.

 
Aprovecho para informaros de que el plazo de becas para el curso 2012-2013 se ha abierto. La información se ha entregado hoy mismo a los alumnos.


miércoles, 12 de septiembre de 2012

GURASOEN BILERA

Bihar, irailaren 13an, gurasoen bilera izango dugu. 106. gelan izango da 17.15etan.

Zuetariko gehienek (lauk izan ezik) erantzun didate; espero dut gutuna heldu zitzaizula guztioi.



Eta bihar, 9.30etan, EZ AHAZTU, klaseko tokiak aldatu ditugula!!!

lunes, 10 de septiembre de 2012

Ikasurtea hasi da!!!

Zelan daramagu ikasurtearen hasiera? Ziur nago, ezin hobeto moldatu zaretela!

Bihar, asteartea, saiatuko gara esku-liburuak eta liburu gehienak lortzen (salbuespenak salbuespen). Norbaitek arazoren bat baldin badu, bihar klasean konponduko dugu. Behin liburuak ondo azterturik, zorroa eta izena jarri.






















Eta argazkia eman behar didatenek gogoratu ekartzea.




miércoles, 5 de septiembre de 2012

Ongi etorri ikasurte berri honetara!!!

GOGORATU, bihar ekarri behar dituzue heziketa fisikorako arropa eta dirua eskuliburuak hartzeko (28,5 euro).

Ondo izan!